Ane Zabala: "Nik faltan botatzen dut Bilbon tokiko hedabide inportante bat" (lehenengo zatia)
- Andrea Pelayo Casado
- 28 nov 2023
- 3 min de lectura
Bilboko irrati libre honek FM lizentziarik gabe igortzen du 1996an sortu zenetik, baina bere koordinatzaileak esaten duen bezala, Arrosa Irratien sarearen parte da

Ane Zabala, Bilbo Hiria Irratiko koordinatzailea. Iturria: Andrea Pelayo.
Euskal Herriko hedabideek beti izan dute euskararen aldeko apustua, baina Bilbo Hiria Irratian etxean dagoenarekikokonpromiso hori legea da. Eguneroko irrati-programazioa guztiz euskaraz eta ikuspegi hiperlokaletik definitzen du irratilibre hau, hogei urte baino gehiago lizentziarik gabe igorri ondoren, %100 euskal DNA duen komunitate bat sortzekoametsa mantentzen jarraitzen duena. Hortaz, zer hobe Ane Zabalarekin, Bilbo Hiria Irratiko kazetari eta egungokoordinatzailearekin, hitz egitea baino komunikabide honek nolako bilakaera izan duen jakiteko.
Nolakoa zen Bilbo irratia sortu zenean?
Ni ez nengoen, baina duela 27 urte sortu zen ekimen oso konkretu batetik. Zenbat Gara elkartearen irratia gara, eta honeksortu zuen lehenengo eta behin euskaltegi bat, Gabriel Aresti euskaltegia; gero, handik urte dezentera Kafe Antzokia sortuzuen, aisialdian euskaraz Bilboko erdigunean egoteko leku bat. Bi urtera baita ere konturatu ziren Bilbon euskarazkolanbide gutxi zeudela Bilbotik egina eta Bilborako egiteko, eta orduan hor sortu zen Bilbo Hiria Irratia egiteko nahia etaegin zuten. Hasieran oso desberdina zen. Batetik, gaur egun gaudenetatik inor ez gara geratzen hasierakoak, asko erretiroahartu dutelako edo beste gauza batzuetara joan direlako lanera, eta guk irratia definitzen dugu irrati komunitario bat gisa. Hau da, komunitate bati erantzuten diona eta oso langile gutxi gara, baina irratian kolaboradore-sare handia daukagu etakomunitate handi bat osatzen dugu.
Nolakoa da Bilbo gaur egun?
Bilbo jarraitzen du izaten Euskal Herriko hiririk euskaldunena, hau da, gure helburuetako handiena da euskara sustatzea,euskal kultura, eta gizarte hobeago bat beti ere euskaratik. Bilbo jarraitzen du izaten Euskal Herriko, datuek horrela esatendutelako, euskaldun gehien biltzen duen hiria, baina aldi berean sentsazioa daukagu edo hori begi bistakoa dela osoerdalduna dela, euskaldunak oso sakabanatuta bizi garelako eta ez gaudelako trinkotuta. Orduan, ekinbide horretandaramagu 27 urte eta, nik uste dut Bilbo aldatu da noski gizartea asko aldatu delako, azken 27 urtetan are eta gehiagoesango nuke. Uholdeetatik hona bigarren Bilbo ari bat bizitzen ari garela, baina lan egiteko eran, erronka berdinetanjarraitzen dugu.
Zuek irrati libre bat zaretela esaten duzue, baina zer da irrati libre bat?
Batetik, ez ditugula diru laguntzak jasotzen. Ekimen pribatu batek, hau da, euskara elkarte batek edo kultur-elkarte batekbabesten duela. Gero, Euskal Herriko irrati euskaldun libre sarean gaude. Arrosa sarean gaude. Bertan Euskal Herri osoko 28 irrati gaude, eta horrela osatzen dugu gure programazioa. Gainera libre gara, printzipioz, anomalia batean gaudelako, ez daukagulako une honetan lizentziarik nahiz eta lizentzia bat lortzeko prozesuan izan.
Zer bilakaerak izan du irratiak denbora aurrera egin ahala? Nola egokitu zarete?
Hemen hasi ziren hasiera batean bolondresak, inongo profesionalik gabe. Gero, beste fase batean kazetariak kontratatuziren. Uste dut urte guzti hauetan irratiak aldaketa asko eduki dituela. Azken hamar urteetan esango nuke pixka bategonkortu dela. Lan taldetxo bat gaude. Komunitate hori edo sare hori indartu egin dena. Esango nuke, azken zortziurteetan trinkotu egin dena. Teknikoki aldatu egin da guztiz. Hau abiatu zenean, analogikoa zen dena; beraz,digitalizazioaren bidean guk ere digitalizatu egin gara. Gustatuko litzaidake ere aipatzea, izan ere, harrotasun puntu batda, Bilbo Hiria Irratia izan zen Interneten podcast-ak eskegitzen lehenengo irrati euskalduna. Aurrekariak izan ginengauza horretan eta egia da 2003tik edo 2004tik egindako guztia webgunean dago. Hori bai zaintzen dugu ondo hor delako ondare bat, artxibo bat denon esku dagoena noski.
Zuk ustez duzu tokiko komunikabideek erakundeen babesa dutela?
Orokorrean esango nuke ez, eta garrantzi gutxi ematen zaiela uste dut, egunerokotasunean gizarteari edo bilbotarreibizitza errazteko oso inportanteak izan arren. Zoritxarrez, Bilbon ez daukagu tokiko hedabide potenterik. Beste herri txikibatzuetan badituzte, beste ezaugarri desberdinak eta bestelako administrazio batzuk dituztelako, baina nik faltan botatzendut Bilbon tokiko hedabide inportante bat.
Comentarios