Ane Zabala: "Gertukoak, euskaldunak eta komunitarioak gara" (bigarren zatia)
- Andrea Pelayo Casado
- 28 nov 2023
- 3 min de lectura
Bilboko irrati libre honek FM lizentziarik gabe igortzen du 1996an sortu zenetik, baina bere koordinatzaileak esaten duen bezala, Arrosa Irratien sarearen parte da

Ane Zabala, Bilbo Hiria Irratiko koordinatzailea. Iturria: Andrea Pelayo.
Euskal Herriko hedabideek beti izan dute euskararen aldeko apustua, baina Bilbo Hiria Irratian etxean dagoenarekiko konpromiso hori legea da. Eguneroko irrati-programazioa guztiz euskaraz eta ikuspegi hiperlokaletik definitzen du irratilibre hau, hogei urte baino gehiago lizentziarik gabe igorri ondoren, %100 euskal DNA duen komunitate bat sortzeko ametsa mantentzen jarraitzen duena. Hortaz, zer hobe Ane Zabalarekin, Bilbo Hiria Irratiko kazetari eta egungo koordinatzailearekin, hitz egitea baino komunikabide honek nolako bilakaera izan duen jakiteko.
Zuek pila urte daramatzazue irratiarekin etenik gabe. Zergatik horrelako irrati batek egin behar du esfortzu hainhandia lizentzia bat lortzeko?
Hasteko, sortu ginenetik Patxi Lopezen gobernura arte, ez zelako egon inolako lizentzia ematerik; beraz, hor anomalia handi bat dago. Beste herrialde batzuetan, bazoaz Frantziara eta FMren espektroa maiztasun handiagoarekin ordenatu da; baina, Euskal Herriaren orografia ere oso berezia da. Beraz, aukera dago FM-n Bilbon egoteko irrati batzuk eta beste leku batean mendi bat daukagunez, beste irrati bat egon daitekeelako. Lauak diren herrialdeetan ez dute arazo hori. Beraz, anomalia Espainiako gobernutik dator, ez duelako ordenatu urteetan, eta gu bezala irrati asko egon direlako egoera berdinean. Gero, behin agertzen direnean lizentzia horiek argi dago euskara ere kaltetuta geratzen dela lehiaketa horretan. Batetik, lehiaketa horretan euskarari gordetako leku bat gazteleraz ari den irrati batek hartzen duelako. Gu sortu ginenetik, nahi izan dugu legezko irrati bat izan.
Nola eman diezaiekegu balioa hedabideei?
Kasu gehiago egiten. Niretzako tokiko hedabideak oso gertukoak dira eta oso istorio interesgarriak kontatzen dituzte, beste hedabide askotan beranduago ateratzen direnak. Askotan guk hemen jasotzen ditugu Euskal Herriko tokiko hedabide gehienak. Ikusten duzu elkarrizketatzen duela ez dakit zein irrati edo ez dakit zein tokiko hedabide txikik. Gero, handik egun batzuetara, ikusten duzu hedabide nazional batean pertsona horri elkarrizketa egitea. Orduan, tokiko hedabideek balio handia dute, oso gertukoak dira eta zure auzokideak edo gertukoei ezagutzeko aukera bat daukazu eta bizitza bera nola den inguruan.
Zer bereizten zaituzte Bilboko beste irrati batzuetatik?
Gu irrati bakarra garela euskaraz eguneko 24 orduak egiten dituena Bilbotik eta Bilborako. Bada Bizkai Irratia, baina Bizkaia osorako da; beraz, bere ikuspegia beste bat da euskaren aldetik. Gure hautua hizkuntza batua erabiltzea da uste dugulako delako euskararen biziberritzerako ezinbesteko erreminta eta, orduan, Bilbon dagoen ezaugarri horiek dituen irrati bakarra garelako. Gainera, autofinantzazioa dugulako eta hori nik uste dut ezohikoa dela komunikabide batean. Zenbat Gara elkarteari gure existentzia asko kostatzen zaio.
Informazioa modu bereziren batean tratatzen duzue?
Guk balioetako bat denez hizkuntza (euskara), gure hizkuntza gutxitua denez eta baztertua izaten ari denez etengabe, hori gai inportante bat da. Zoritxarrez, egunero hitz egiten dugu eta horren inguruan ere badugu saio bat: Euskara jendea. Xamarrek egiten du, historialaria eta soziolinguista dena, eta gure hizkuntzaren istorioa kontatzen du.
Gaur egun zein da irratiaren helburua?
Bilboko euskal komunitatearen beharrak erantzutea, albisteak ematea Bilboren inguruan, baina ez bakarrik Bilbo, Euskal Herriko ikuspuntu horretatik euskaraz; eta gure komunitateari begira, euskara sustatzeko, euskaldunak trinkotzeko eta euskal kultura bultzatzeko. Horrekin batera, beste balio gehiago daude gizarte justuago baten alde euskaldunon ikuspegitik.
Zein dira epe labur eta luzeko erronkak?
Epe luzekoa, niri gustatuko litzaidake lizentziaren kontu hori konpontzea. Horrek urteetako injustizia bat konponduko lukeelako, eta gure irratia beste egoera batean egongo litzatekeelako, baita eskatu ahalko lukeelako ere dagokion partidetan. Epe laburrean esango nuke komunitate hau indartzea eta ahalik eta jende gehien iristea, baina jende gehiago ere gurekin bat egitea eta irratia egitea ere.
Comentarios